Koprodukzioa The Stage Company Argentina-rekin.
William Shakespeare-ren komedia ospetsuena, bertsio berria, musikal original, rockero, magiko eta dibertigarria.
Sueño de una noche de verano-k (Uda gau bateko ametsa) lau maitaleren eta aktore talde amateurren istorio bat kontatzen du. Gauez baso sorgindu batean sartzen dira, maitagarriz eta iratxoz betetako baso batean, hain zuzen ere.
Han, Puck iratxoak, istorioaren protagonistak, nahasmendu dibertigarriak sortuko ditu Helena, Lisandro, Hermia eta Demetrio maitaleen artean. Haiek, izaki magikoak ikusi ezinik, haien sorginkerien biktima bihurtuko dira. Gauza bera gertatzen da aktore amateurrekin, mundu arrotz batean murgiltzen baitira, eta mundu horri beldur diote, baina, aldi berean, ezagutu nahi dute.
Momentu berean, Maitagarrien Erregeak, Oberon ahaltsuak, eta Titania bere Erregina maitatuak, haien ezkontza-desadostasun exotikoekin, erronka egiten diete hilkorrei eta natura zoroari. Eta naturak bakarrik lortuko du baretzea erresuma magikoak harmonia aurkitzen duenean eta izakik bakoitzak bere patua.