Mark Haddon-en eleberrian oinarritua, El curioso incidente del perro a medianoche (Txakurraren gertakari bitxia gauerdian) Christopher Boone-ren istorioa da, nahasmendu autista eta gaitasun intelektual liluragarria duen umearena hain zuzen ere.
Hark bizilagunaren txakurraren heriotza bitxia ikertzea erabakitzen du. Christopherren mundu-ikuskera bereziak eta gurasoekin, eta bereziki irakaslearekin, duen harremanak gainditze, adiskidetasun eta tolerantzia istorio hunkigarri bat eratzen du. Istorio horretan, Christopherren bidean hainbat pertsonai gurutzatzen dira eta haiek babesten dute protagonista.
Nazioarteko kritikak aho batez onartu du El curioso incidente del perro a medianoche azken urteetako lan harrigarrienetako eta liluragarrienetako bat izan dela.
5 Tony (Broadway) eta 7 Olivier (Londres) sari irabazi ditu, eta horrez gain, baita argiztapen onenaren Max saria Juanjo Llorens-ek eta Aktore Berri Onenaren Aktoreen Batasun Saria (Espainia).