Klemark Performing arts & Music Management

ZURICH-EKO BALLETA

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

HAINBAT PROGRAMA ESKURAGARRI

KONPAINIARI BURUZ

Suitzako ballet profesionaleko konpainia handienaren zuzendaria izan da Christian Spuck 2012/13 denboralditik. Züricheko Opernhaus hogeita hamar sei pertsonak osatzen duten taldea da eta Opera House-ko programan ezaguna izateaz gain, nazioarteko gonbidatu gisa egindako emanaldiek gorespen orokor handia lortu dute. Garai batean Ballet of the Zurich City Theatre izena zuen eta Nicholas Beriozoff, Patricia Neary, Uwe Scholz eta Bernd Bienerten zuzendaritzapean garatu da. Urte gutxiren buruan, Heinz Spoerli koreografo suitzarrak, 1996tik 2012ra ballet zuzendaria izan zenak, konpainia Europako ballet talde nagusietako batean bihurtu zuen.

Christian Spuck koreografo alemaniarraren zuzendaritzapean, konpainiak tradizioak lanzen eta bide artistiko berriak aztertzen jarraitzen du, ballet narratibo tradizionalaren generoa etengabe garatuz, teknika koreografiko berritzaileak baliatuz. Dantzariak ere dantza garaikide abstraktuan murgiltzen dira. Izen handiko koreografoak ari dira lanean Zurichen konpanianren errepertorioa estiloari dagionez askotarikoa izan dadin: William Forsythe, Paul Lightfoot, Sol León, Douglas Lee, Martin Schläpfer, Jiří Kylián, Wayne McGregor, Marco Goecke, Edward Clug, Mats Ek edota Crystal Piteque. Junge Choreografen seriean, taldeko kideek sorkuntzen erantzukizun artistikoa hartzen dute haien gain.

Gainera, 2001ean The Junior Ballet sortu zen, talentua zuten dantzari gazteei laguntzeko erakundea. Horri esker, mundu osoko hamalau dantzariri mentore bat izateko aukera eman zieten prestakuntza amaitzen zutenetik lanean hasi arte.