Klemark Performing arts & Music Management

SCAPINO BALLET ROTTERDAM

Please accept marketing-cookies to watch this video.

KONPAINIARI BURUZ

Scapino konpainiak dantza bizi eta arnasten du, dantza da. 1945ean sortu zenean, ordea, beste helburu bat zuen: Hans Snoek sortzaileak zioenez, “gerra osteko haurren masailei kolorea itzultzea”.
 Aldaketa dantzaren bidez bultzatzearen ideia (alaitasuna, bizitza eta kolorea ekartzea), gaur egun ere konpainiaren leiv motiv-a da.

Scapinoren ustez, lorpen artistikoek besteenak direnean bakarrik dute balioa. Bere ekoizpenak ez dira dantzaren adituentzat bakarrik, mundu guztiarentzat baizik, baita inoiz dantza-ikuskizunik ikusi ez dutenentzat ere. Scapino konpainia Holandako garrantzitsuenetakoa da, munduko dantzari eta koreografo onenetakoek osatzen dute. Argi dago ez dela konpainia “ortodoxo” bat. ED Wubb-ek eta Scapino osatzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Ez dute miresmenik bilatzen, publikoa bereganatzea baizik, dantzaren bidez haiekin konektatzea.

Scapinoren ekoizpenak, kasu askotan, izugarri teatralak dira, edo beste arte eszeniko mota batzuetan inspiratzen dira. Zirkuko artistekin, pop talde ezagun batekin eta opera konpainia batekin elkarlanean aritu dira eta abandonatutako gasometro batean aritu dira.

Jarduera performatikoaz gain, Scapino Akademiak dantzari eta koreografo gazteen talentua garatu nahi du, eta dantzarekin eta dantzatik ikas daitekeela irakatsi.