Klemark Performing arts & Music Management

SAN PETERSBURGO-KO EIFMAN BALLETA

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

HAINBAT PROGRAMA ESKURAGARRI

KONPAINIARI BURUZ

Boris Eifman koreografo-filosofoa da. Benetan kezkatzen dute gaur egungo arazoek, sormenaren sekretuek, eta bere generoa «ballet psikologiko» gisa azaltzen du, ikuslea giza grinen mundu amaigabean inplikatzea helburu duen balleta.

1977an, Eifmanek St. Petersbur Eifman Balleta sortu zuen eta hasiera-hasieratik koreografo bakarreko konpainia gisa sortu eta garatu zen. New Ballet kontzeptua berritzailea zen garai hartan.

Konpainiaren lehen emanaldiek arrakasta izan zuten ikusleen artean, eta dantza kritikariak laster hasi ziren Errusiako balletaren joera berriei buruz hitz egiten. Ballet-eskola tradizionalaren aldekoak, ordea, nahiko uzkur azaldu ziren koreografo gazteari haren balioa aitortzeko orduan: Eifmanek proposatzen zuen gorputz-mugimenduaren ausardiak, bere balletetarako aukeratutako oinarri literarioarekin eta musikarekin batera, “disidente koreografiko” gisa zuen ospea sendotu zuten.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Eifman banakako ikuspegia lantzen hasi zen errepertorioak prestatzeko orduan.

Karteletan literatura klasiko unibertsalean oinarritutako ballet berriak agertzen hasi ziren. Koreografoa eta bere konpainia genero berriak aztertzen hasi ziren. Lan horiek ospe handia dute eta egungo errusiar balletaren maila artistiko gorenekoak dira.

2011n konpainiaren garai garrantzitsu bat hasi zen, San Petersburgoko gobernuak Boris Eifman Dance Academy eraikitzen hasteko erabakia hartu zuenean, eta 2013ko irailean Akademiak lehen ikasturtearen hasiera iragarri zuen.