Klemark Performing arts & Music Management

LEIPZIG-EKO BALLETA

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

HAINBAT PROGRAMA ESKURAGARRI

KONPAINIARI BURUZ

Leipzig Ballet-a hamazazpigarren mendearen amaieran sortu zen eta gaur egun munduan ospe handiena duen ballet konpainietako bat da. Berrogeiko hamarkadaren hasieran, Mary Wigman-ek mugarri bat ezarri zuen Dantzaren Historian Carl Orffen Carmina Burana kantataren koreografiarekin.  1960an egoitza Neues Opernhausen ezarri zenetik, ia ballet narratibo handi guztiak irudikatu dira, pieza sortu berriez gain.

1991 aro berri baten hasieraren lekuko izan zen, Uwe Scholz zuzendari eta koreografo nagusi izendatu zutenean. Leipzigen estreinatu zuen lehen aldiz The Creation (Sorkuntza), eta tradizio neoklasikoan konpainiaren bereizgarria egiten duena izaten jarraitzen du. Haren ondoren, ballet sinfonikoak etorri ziren: The Great Mass (Meza handia), Beethovenen 7. Sinfonia La Nagusian eta Bruckner 8. Horiek guztiak Europan zehar eta Hong Kongen antzeztu ziren, konpainia gonbidatu gisa. Uwe Scholz 2004an hil ondoren, Paul Chalmer zuzendari berriak bere arrastoa utzi zuen, besteak beste Stravinsky-ri buruzko hiru urteko ziklo batekin.

2010ean, Leipzigeko Operaren zuzendaritzak Mario Schröder koreografoa izendatu zuen Leipzigeko Balleteko zuzendari berri. 1999ra arte Leizpig Balleteko lehen dantzaria izan zen Schröder iritsi zenean, aro berri bat hasi zen konpainiarentzat eta gaur egun arte jarraitzen du.

MARIO SCHRÖDER, Ballet Director and Chief Choreographer