Klemark Performing arts & Music Management

LAMOV DANTZA-KONPAINIA

BAKAETA MUNDU OSOAN (ARAGOIN IZAN EZIK)
Please accept marketing-cookies to watch this video.

IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK

KONPAINIARI BURUZ

Victor Jimenezek 2008an sortu zuen LaMov Dantza Konpainia Zaragozan (Maurice Béjart Victor Ullate konpainiako dantzariarek eta Lyongo Operako bakarlariak osatua), eta gaur egun ere Ullate konpainiaren zuzendaria da.

Esperimentatzeko eta eboluzionatzeko apustu argia eginez, Lamovek estilo oso ezberdinetako koreografoekin lan egin ohi du, esaterako, Itzik Galili, Sharon Fridman, Antonio Ruz edo Kirill Radev-ekin, haien mundu koreografiko berezietan sartuz eta konpainiaren berezko hizkuntza ñabarduraz betez.

Bere ibilbidean zehar, LaMov enpresak formatu handiko hamabi ekoizpen eta hainbat pieza txiki sortu ditu. Errepertorioan klasiko batzuk daude, besteak beste, Intxaur-hauskailua, Loti Ederra edo El Trovador. Horrez gain, Rodovalho edo Francisco Lorenzo bezalako koreografoen lan garaikideagoak ere aurki ditzakegu LaMoven errepertorioan.

Ikuskizun horiekin guztiekin, LaMov Estatu Batuetan, Frantzian, Italian, Britainia Handian edo Alemanian egon da. Espainian, Oviedoko Campoamor Antzokian, Madrilgo Fernán Gómez antzokian, Gijongo Jovellanos antzokian, Mahongo Antzoki Zaharrean, Malagako Cervantes Antzokian eta Vigo eta Murtziako Auditoriumetan aritu da, besteak beste. 2017ko urtarriletik Aragoiko Gobernuaren babesa du eta LaMov-Compañía Aragonesa de Danza bihurtu da.