Klemark Performing arts & Music Management

DANISH DANCE THEATRE (Danimarkako Errege Antzokia & Kopenhageko Opera)

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

Centaur for Danish Dance Theatre from Pontus Lidberg on Vimeo.

IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK

CENTAUR-ERI BURUZ:

CENTAUR Pontus Lidberg-ek Cecilie Waagner Falkenstrøm-ekin eta Ryoji Ikeda-rekin batera sortutako ekoizpena da. Cecilie adimen artifizialean espezializatutako artista da eta Ryoji, aldiz, ikus-entzunezko artista ameslaria. Lidbergek dantza-ikuskizun paregabea eta bisualki erakargarria sortzen du, itxuraz adimentsuak diren objektuetan sentimenduak proiektatzeko gizakiaren joerari buruzko ikuskizuna. Bereziki garatutako adimen artifiziala, kontzientzia, sentimenduak eta asmoak simulatu ditzakeena. Bai dantzariek eta baita publikoak ere, A.A. ezagutu eta elkarri eragiteko aukera izango dute.

SIREN-ERI BURUZ:

SIRENek marinelak haien abestiarekin erakarri zituzten izaki mitikoen izena du, itsasora botatzera behartzen zituztenen izena. Ulisesek bakarrik eutsi zion deiari, marinelen belarriak argizariz estaliz eta itsasontziko mastara bere burua lotuz. Lanean Ulisesen nahia ezin zela inoiz bete azaltzen da eta sirenaren abestia sormen iturritzat jotzen da. Lanean ez da berriro mitoa kontatzen, ezta beste istoriorik ere, irrika, sormen eta, ustekabean, bakardadearen moduko gaietan inspiratzen da.

KONPAINIARI BURUZ

Danish Dansk Theatre Danimarkako dantza garaikideko konpainiarik handiena da. 2018tik, Pontus Lidberg izan da konpainiaren zuzendari artistikoa, arte klasikoa eta garaikidea bateratzeko ikuspegiari eutsiz.

Mundu osoko nazioarteko dantzariek osatzen dute konpainia eta bere errepertorioan Royal Danish Theatreko ekoizpen handiak daude, baina baita espazio txikietako pieza intimoagoak eta aire zabaleko ekitaldiak. Nazioarteko bira handiak ere egiten ditu konpainiak.

Pontus Lidbergek Pontus Lidberg Dance (PLD) sortu zuen Stockholmen 2003an. Hasieratik, nazioarteko eta bertako telebistak eta zinemak bere lanetan interesa izan zuten. 2003an Suediako telebistak Lidbergi bere lehen dantza-laburmetraia enkargatu zion, Mirror izenekoa. 2007an, berriz, The Rain filma estreinatu zuen eta nazioartean arrakasta handia lortu zuen.

Pontus Lidberg Dance New Yorken dago 2010etik.

Director artístico y coreografo: Pontus Lidberg