Klemark Performing arts & Music Management

CAROLYN CARLSON COMPANY

BANAKETA ESPAINIAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

BIRAN DAUDEN PROGRAMAK:

  • THE TREE (Fragments of poetics on fire)
  • ISLANDS

KONPAINIARI BURUZ

Carolyn Carlson mundu mailan dantzari ezaguna da. Kalifornian jaio zen eta gaur egun frantziar herritarra da, baina, batez, ere nomada bat da, beti bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabilena. Izan ere, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» «koreografia» baino bere lana deskribatzeko orduan.

Lau hamarkadatan 100 pieza baino gehiago sortu ditu eta horietako asko dantzaren historiako mugarriak dira. 2006an, Veneziako Bienalak koreografo bati emandako lehen Urrezko Lehoia eman zioten.

The Tree bere azken sorkuntza da eta haren ikuspegi onirikoari esker eta pieza interpretatzen duten 8 dantzarien birtuosismoaren bidez, suntsitzear dagoen naturarekiko maitasunaren adierazpen boteretsu eta bizia eskaintzen du, errautsetatik berpiztuko delakoaren itxaropenarekin, fenix hegazti baten antzera. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, Carolyn Carlsonek sugarren botere poetiko eta sinbolikoa, elementu naturalen konplexutasuna aukeratu zituen bere sorkuntza berrirako inspirazio gisa. Koreografoak Gao Xingjian artista bisualarekin lan egiten du, 2000. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuenarekin. Xingjianek eszenografia margolan abstraktuekin goresten du.