Klemark Performing arts & Music Management

AKRAM KHAN COMPANY

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK

 

 

OIHANEKO LIBURUARI BURUZ

Etorkizun hurbileko mundu batean, familia bat apurtu egiten da bere jaioterritik ihes egitean, klima-aldaketaren eragina dela eta. Hiri moderno eta huts batera bakarrik iristean, eta kaleetan zehar haienak balira bezala dabiltzan animalia basatiekin topo egietan, haurrak laster aurkituko ditu ustekabeko aliatuak oihan berri eta bitxi horretan.

Rudyard Kipling-en familia klasiko maitatuaren jatorrizko istorioan oinarritutako Akram Khan-en dantza-antzerki ekoizpen berrian, Akramek eta haren taldeak Mowgliren bidaia berrasmatzen dute eta errefuxiatu klimatiko baten ikuspegia erakusten digute.

Musika-konposizioa originala da, nazioarteko hamar dantzarik osatzen dute taldea eta azken belaunaldiko animazio eta efektu bisualak dituzte eskura. Horri guztiari esker, Berrirudikatutako Oihanaren Liburua izugarri liluragarria eta gure bizitzari eta besteekin loturak izateko dugun berezko beharra erakusten digu, eta baita naturarekin konektatzearen eta natura errespetatzearen garrantzia.

Berrirudikatutako Oihanaren Liburuak talde sortzaile bat biltzen du, Tariq Jordan-en gidoiarekin, Sharon Clark-en dramaturgiarekin eta Jocelyn Pook-en musika originalarekin. Soinu-diseinua Garet Fry-ren ardura da, argiztapena Michael Hulls-ena, eszenografia bisuala Miriam Buether-ena eta bideo-diseinu eta animazioa, azkenik, YeastCulture-ena. Haiei guztiei esker, teknologia bisualak eszenatokia egungo mitoetan murgiltzen den mundu magiko bihurtuko du.

CHOTTO XENOS-ERI BURUZ

Sue Buckmaster zuzendariarekin elkartu gara XENOS haurrei egokitutako ekoizpen batean bihurtzeko. Piezako gaiak uztartuz, Chotto Xenos-ek publiko gazteenarentzat eta haien familientzat beharrezkoak diren galderak ikertzen ditu. Nola hasten da gerra? Eta nola bukatzen da? Historia kontatzen duenaren arabera, erantzuna alda daiteke. Gure XENOS sarituak inspiratuta, Chotto Xenos izugarrizko dantza ekoizpena da, publiko gaztea iraganera eramaten duena, kontatu ez diren eta sarri ahazten ditugun Lehen Mundu Gerrako soldadu kolonialen istorioak aditzera emanez, gure oraina eta etorkizuna argitu ditzaten.

KONPAINIARI BURUZ

Akram Khan Company 2000ko abuztuan sortu zuten Akram Khan koreografoak eta Farooq Chaudhry ekoizleak, arau sinple batzuekin: arriskuak hartzea, handikiro pentsatzea eta ausartzea, ezezaguna dena esploratzea, erdizka geratzea saihestea eta dantzaren bidez istorio erakargarri eta garrantzitsuak kontatzea, hori guztia osotasun artistikoa aintzat hartuz.

Akram Khan-en prestakuntza goiztiarrak, Indiako dantza klasikoaren formak, dantza garaikidearekin topo egin zuenean dantzariaren nerabezaroan, Akramek hizkuntza berri bat ikasi zuen. Dantzaren ikuspegi berezia, ikasteko eta sortzeko gogoak bultzatuta, diziplina bakoitzeko artista onenekin egindako lankidetzari esker.

Akram Khan Company munduko dantza-konpainia berritzaile eta garrantzitsuenetako bat da, kultura arteko eta diziplinarteko lankidetzengatik ezaguna dena.  Ekoizpen bakoitzean, dantza tradizionalak eta garaikideak balio konbentzionalei aurre egiten diete ideia berriak, adimentsuak eta ausartak komunikatzeko.

Apoyado por el Arts Council England

Akram Khan es un Artista Asociado de Sadler’s Wells y Mountview en Londres y del Curve en Leicester