Klemark 2017an sortu zen, Clece enpresaren filial gisa, arte eszenikoak sustatu eta bultzatzeko. Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren kudeaketarekin hasi zen eta handik gutxira antzerki-ekoizpenari ekin zion. 2018az geroztik, nazioarteko lehen mailako balet eta dantza konpainien banaketaz arduratzen da, ikuskizunen munduko behar guztiak betez: ekoizpena eta antzezpena, espazioen kudeaketa eta ikuskizunak merkaturatzea.