SPELLBOUND CONTEMPORARY BALLET - Klemark Espectáculos Teatrales

Klemark Performing arts & Music Management

SPELLBOUND CONTEMPORARY BALLET

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK

  • ROSSINI OUVERTURES
  • VIVALDI VARIATIONS
  • SPELLBOUND25 (Hurrengo estreinaldia, Mauro Astolfi, Marco Goecke, Marcos Morau eta Marcos Morau-ren koreografiekin)

Ikusgai dauden beste obra batzuk. Baita emanaldi-espazio bakoitzaren araberako programa mistoak ere.

KONPAINIARI BURUZ

Spellbound Contemporary Ballet 1994an sortu zen Mauro Astolfi koreografoaren eskutik, Amerikan lanean aritu ondoren Italiara itzuli zenean.  1996tik, Astolfik zuzendu du proiektua Valentina Marinirekin batera. Elkarrekin mundu osoan zehar elkarlanean aritu dira hainbat artista eta konpainiarekin eta nazioartean ezagunak bihurtu dira. Antzezleen bikaintasuna eta koreografien aldakortasuna gaielndu behar dira, Spellboundek presentzia handia du antzoki eta jaialdi nagusietan (Serbia, Alemania, Frantzia, Kroazia, Zipre, Thailandia, Suitza, Austria, Bielorrusia, AEB, Israel, Panama, Kanada, Errusia eta Ipar Korea).

2011n, Spellboundek Contemporary Ballet (Ballet garaikidea) epitetoa gehitu zion bere izenari, modu horretan, konpainiaren espiritua aberastuz; adierazpen artistiko eta negozio eredu sortzaile eta dinamikoa sortuz eta etengabe eboluzionatuz. Horren erakusgarri dira hainbat komunikabidetarako egin dituen sorkuntzak, bai galetarako eta baita telebista-saioetarako, eszena-emanaldietarako eta nazioarteko jaialdietarako. Estilo paregabeak eta dantzarien kalitateak (belaunaldiko hoberenekotzat jotzen direnak) Spellbound publikoaren eskura dagoen proposamen lehiakorrenetako bat bihurtu dute.

Hogei urte baino gehiagoz, Spellbound Contemporary Ballet-ek publikoaren, zaleen eta artisten arteko batasunaren alde lan egin du, mintegi eta tailerrak antolatuz.

L’attività di Spellbound Contemporary Ballet è sostenuta dal Ministero per i Beni e le Attività Culturali e del Turismo.