KIBBUTZ CONTEMPORARY DANCE COMPANY - Klemark Espectáculos Teatrales

Klemark Performing arts & Music Management

KIBBUTZ CONTEMPORARY DANCE COMPANY

BANAKETA ESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN
Please accept marketing-cookies to watch this video.

IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK

ASYLUM-ERI BURUZ:

Lan honek gaur egungo munduko gai garrantzitsuenetako bat erakusten digu: immigrazioa, errefuxiatuak eta asilo-eskubidea.
1957an Holokaustotik bizirik ateratako familia batean jaioa, Rami Be ‘er zuzendari artistikoak bere esperientzia propioa dakar gogora; aberria, atsekabea, etxea eta nortasunaren bilaketaren moduko kontzeptuak.

Be ‘er-en arabera, gai horiek guztiak garrantzi handikoak dira gizakiarentzat, ikuspegi existentzialari dagokionez batez ere. Etxe gisa identifikatzen den leku baten bilaketa giza esperientzia existentzialaren parte da.

 

KONPAINIARI BURUZ

Kibbutz Contemporary Dance Company (KCDC), mundu mailako dantza-konpainia garrantzitsuenetako bat eta Rami Be ‘er da zuzendari artsistikoa. Rami Be’ er-en nortasun koreografiko berezia esklusiboa konpainiaren erakusgarri bihurtu da, bai Israelen eta baita atzerrian. Fisikoki eklektikoa eta teknikoki sendoa den dantzari talde bati eta haien sentsibilitate dinamikoari esker, KCDCk bikain irudikatzen du Israelgo dantza eta munduan zehar gehien errespetatzen diren antzoki eta jaialdietan parte hartzen du.

Bai KCDC eta baita bai Internacional Dance Village 1973an sortu zituen Yehudit Arnon-ek, Galilea Mendebaldeko muinoen gainean, Israelgo iparraldean, Kibbutz Ga ‘aton-en. International Dance Village konpainiaren bihotza eta etxea da, ia 100 dantzari israeldar eta nazioartekok osatzen dute.

Dantzari horiek konpainia nagusia, bigarren konpainia (KCDC 2) eta Atzerriko Nazioarteko Dantza Ikasketen Programa, Dance Journey (Dantza-ibilbidea) izenekoa eta bost edo hamar hilabetekoa dena osatzen dituzte.  Horrez gain, konpainiak udaro programa intentsibo bat eskaintzen du, hezkuntzako bigarren mailako eta mundu osoko unibertsitateko ikasleei zuzendutakoa.

Artistic Director: Rami Be’er