KONPAINIARI BURUZ
Equilibrio Dinamico 2011n sortu zen Pezze di Grecon, Fasanoko auzo txiki batean, lengoaia artistikoaren formak aztertzeko eta eztabaidatzeko proiektu gisa.
Proiektu horren hastapenean Roberta Ferrara zuzendari artistikoa egon zen. Fedez eta gogor lan eginez, Robertak bere eskualdean lane gin zuen, Puglian, Italiako hegoaldean, eta artista gonbidatuen sare bat eraiki zuen, gazteei hazkuntzan eta ikasketetan tresna erabilgarri eta beharrezkoak eskaintzeko gai den sarea.
Hasieratik, hainbat profesionalek proiektu artistiko horrek arrakasta izango zuela sinetsi zuten eta etorkizun handiko dantzari asko konpainia horretara batu ziren. Ikasketa-plan teoriko eta praktiko baten bidez lortzen den norberaren eztabaida eta kontzientziatik abiatuta eraikitako bidaia. Gaur egun, Equilibrio Dinamicon parte hartu zuten dantzari gazte askok haien lekua aurkitu zuten eta rol ezberdinak dituzte artearen munduan.
2014an, Equilibrio Dinamicok Bari aukeratu zuen kokaleku nagusi eta Vincenzo Losito-k zuzendutako ekoizpen eta banaketa lankidetza bati ekin zion, horri esker lan-aukera zehatzak sortuz. Laster sortu zen Europa eta Asiaren arteko truke-sare bat, eskualdeko sustapen-sarearen laguntzarekin: Teatro Pubblico Pugliese eta Kolonia, Mexiko, New York, Atenas, São Paulo, San Frantzisko, Zagabria eta Ankarako Italiako Kultur Institutuak. Equilibrio Dinamicoren eginkizuna zeharkako errepertorio eklektikoa eta koreografo eta zuzendari nazional eta nazioartekoen estreinaldi italiarrak dituen konpainia baten sorreraren bidez adierazten da.
Ekoizpen eta networking lanekin batera, Equilibrio Dinamicok prestakuntza- eta hezkuntza-proiektuak sustatzen ditu: Hezkuntza-Multzoa & Teen dantza-garaikidea hobetzeko eta hdatzeko; “Small Class Training”, Regione Puglia-k, Bariko udaletxeak, Teatro Pubblico Pugliese-k eta Piiil Cultura-k sustatuako dantzarien eguneroko entrenamendua; Teatro Pubblico Pugliese partzuergoaren parte diren Pugliako hainbat hiritara zuzendutako garapen-lana eta ikusleen parte-hartzea.
2014tik, Equilibrio Dinamicoren errepertorioa nazioarteko antzoki eta jaialdietan aurkeztu da Italian, AEBetan, Mexikon, Singapurren, Brasilen, Alemanian, Kosovon, Albanian, Kroazian, Japonian, Indian, Belgikan, Grezian, Libanon, Espainian, Turkian eta Bulgarian.