IKUSGAI DAUDEN PROGRAMAK
- CENTAUR
- SIREN
CENTAUR-ERI BURUZ:
CENTAUR Pontus Lidberg-ek Cecilie Waagner Falkenstrøm-ekin eta Ryoji Ikeda-rekin batera sortutako ekoizpena da. Cecilie adimen artifizialean espezializatutako artista da eta Ryoji, aldiz, ikus-entzunezko artista ameslaria. Lidbergek dantza-ikuskizun paregabea eta bisualki erakargarria sortzen du, itxuraz adimentsuak diren objektuetan sentimenduak proiektatzeko gizakiaren joerari buruzko ikuskizuna. Bereziki garatutako adimen artifiziala, kontzientzia, sentimenduak eta asmoak simulatu ditzakeena. Bai dantzariek eta baita publikoak ere, A.A. ezagutu eta elkarri eragiteko aukera izango dute.
SIREN-ERI BURUZ:
SIRENek marinelak haien abestiarekin erakarri zituzten izaki mitikoen izena du, itsasora botatzera behartzen zituztenen izena. Ulisesek bakarrik eutsi zion deiari, marinelen belarriak argizariz estaliz eta itsasontziko mastara bere burua lotuz. Lanean Ulisesen nahia ezin zela inoiz bete azaltzen da eta sirenaren abestia sormen iturritzat jotzen da. Lanean ez da berriro mitoa kontatzen, ezta beste istoriorik ere, irrika, sormen eta, ustekabean, bakardadearen moduko gaietan inspiratzen da.